10 urte baino gehiago ingurumenarekin konprometituta

Duela 20 urte, AKABA enpresan konpromisoa hartu genuen planetan eragiten dugun inpaktua kalitateari uko egin gabe murriztuko zuen ingurumena hobetzeko plan bat
lantzeko. ISO 14001 ziurtagiria (Ingurumena Kudeatzeko Sistema) eta ISO14006 ziurtagiria (Ekodiseinua Kudeatzeko Sistema) lortu ondoren, azken hamar urte hauetan ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri dugu, eta, hari esker, honako hauek egin ahal izan ditugu:

  • Uraren, lurzoruaren eta atmosferaren kutsadurari aurrea hartu
  • Baliabideak zentzuz erabili eta berrerabili
  • Lehengaien kontsumoa txikiagotu
  • Indarrean dagoen ingurumen-legeria bete eta gure hornitzaileek berdin jokatzen dutela ziurtatu

Etorkizunarekiko konpromisoa
Hamar urte hauetan egindako ahaleginei esker, GECA ziurtagiria (jasangarritasunari eta ingurumenari lotutako Australiako ekolabel bat, alegia) lortu ahal izan dugu. Gure produktu guztiak ekodiseinuari buruzko arauari jarraikiz diseinatzen ditugu, eta zure eskura jartzen dugu haien ingurumen-adierazpena, honako datu hauekin:

  • Emisio atmosferikoak
  • Emisio hidrikoak
  • Birziklagarritasuna
  • Inpaktu-kategorien azterketa

Etorkizunari ilusioz begiratzen jarraitzen dugu, gure ingurumenarekin konprometituta eta gure lurrean uzten dugun inpaktua ahal den neurrian murrizteko lanean jarraitzeko prest.


Jasangarritasuna, kalitateari uko egin gabe
Produktu denboragabeak, iraunkorrak eta kalitate gorenekoak: ingurumena babesten dugu, lehen egunetik bereizgarri izan dugun diseinua eta erosotasuna ahaztu gabe, material nobleak erabiliz eta lehen mailako kalitateko akaberen alde eginez.
AKABAn, luzaroan irauten duten produktu baliagarriak diseinatzen ditugu, eta, era horretan, erabiltzen ditugun materialen kopurua eta sortzen ditugun hondakinak murrizten ditugu. Horrela bakarrik zaindu dezakegu gure planeta, ondoen egiten dakiguna eginez, hots, zure eguneroko bizitza hobetzen duten altzariak diseinatuz.