Altzariak erakundeen kulturaren ikuspegitik diseinatzen direnean, lankidetza-espazioek pertsonek elkarrekin konektatzeko eta lan egiteko modua hobetu dezakete.
Egungo arkitekturan gero eta ohikoagoa da espazioak, "nire espazioa" kontzeptua "gure espazioa" bihurtzea. Horregatik, erakundeek topaketa sortzailea eta brainstorminga, bat-bateko bilera txikiak eta talde-lana, aurkezpenak eta abar errazteko altzarien aukera zabala behar dute.
We are always looking at the relation between people and our furniture
Zergatik bildu gara? Zer bilatzen dugu beste batzuekin elkartzean? Soziologoek biltzeko hainbat arrazoi identifikatzen dituzte, lau kategoriatan sailka daitezkeenak:
1. Sozializazioa eta elkarrekintza informala, hala nola team-building gertaera batean edo harrera batean.
2. Zereginen gauzatze taktikoa, argi zehaztutako lan-helburuekin.
3. Pentsamendu estrategikoa eta arazoak konpontzea brainstorming saioen bidez.
4. Aurkezpenak, diskurtso publikoak edo beste ekitaldi batzuk, pertsona batek beste batzuekin ezagutzak eta informazioa partekatzen dituenenak.
Akaban bilera mota bakoitzerako irtenbideak ematen dituzten produktu sorta zabala dugu.
Gure espezialitatea elkarlanerako espazioetarako altzariak sortzea da.
Lankidetza-gune bakoitzak hainbat bilera-mota izan ditzake. Bilera mota bakoitzak bere beharretara egokitzen diren altzariak behar ditu, lan-ereduek eboluzionatu egiten dutelako, eta espazioa partekatzeko modu berriak sortzen direlako. Horregatik, burua patroi berri horietan jarrita, langileei espazio horiek erabiltzeko ahalik eta malgutasun handiena ematen dieten altzariak diseinatu eta ekoizten ditugu.
Social Spaces to connect. Gune ugari daude, harrera-guneetatik eta aretoetatik hasi eta erabilera anitzeko kafetegi eta aretoetara, eta horietan gizarte-konexioak sortzen dira. Giro bakoitza, txoko bakoitza, banan-banan aztertu eta planteatu behar da. Eraikin osoan esertzeko eta konektatzeko espazioek elkarrizketa laburrak eta ideien trukea sustatzen dituzte. Ahal den guztietan, soft seating piezak txerta daitezke.
Execution Spaces to do. Taldeentzako aretoak, parte-hartzaile guztiek elkar ikusteko moduko eserlekuak dituztenak. Mahaietan eta aulkietan dauden gurpilei esker, kideak talde txikietan banatzen dira. Mahai txikiak multzokatzeko eta azalera komun bat sortzeko erabil daitezke.
Thinking Spaces to research. Eserlekuek erosoak izan behar dute erlaxazioa sustatzeko, eta pertsonak zutik jartzeko edo posizioz erraz aldatzeko. Era berean, pertsonek kontrola izan behar dute esertzen diren distantziaren gainean. Espazioak ohiko mugimendua eta esertzeko eta gelditzeko ekintza ahalbidetu behar ditu.
Presentation Spaces to inform. Espazio publikoetan, estetika bereziki garrantzitsua da marka sendo bat komunikatzeko, bai antolakundeko kideentzat, bai bisitarientzat. Gune pribatuetan ere marka indartu behar dute akaberek. Aulki arinek, erosoek eta mugitzeko errazek -agian gurpilen gainean- tarte txiki samarra har dezakete eta konfigurazio ugaritan egon daitezke antolatuta.
Crafted
for comfort
& share
Altzariak eta atmosfera funtsezkoak dira lankidetza-espazio erakargarriak sortzeko.
Gaur egun, langileek gero eta gehiago bilatzen dute gizarte-lotura, beren lankidetza-esperientziaren zati gisa. Topo egin nahi dute, badakitelako topaketa horretatik zerbait distiratsuagoa sor daitekeela. Baina lan-testuinguru baten barruan espazio sozial batzuekin dagoen arazoa ondorengoa da: ez diruditela lan bat egiten den lekuak, eta horrek errezeloak sortzen dizkie langileei. "Nola egon han, lanean ez nagoela sinetsiko badute?". Irtenbidea espazio horiei itxura aldetik "seriotasuna" ematea da, bai giroari dagokionez, bai altzariei dagokienez, kasualitatezko gizarte elkarreraginak babestuko dituena. Topaketa informal horiek bultzatuz, lan egiten den leku baten irudi formala proiektatu behar du aldi berean. Eta xehetasunetan deskubritzen da espazio batean bizi eta lan egiten dutenen nortasuna. Era berean, gure altzarien xehetasunetan agerian geratzen da Akabaren nortasuna.
work
auditoriums
healthcare
educational spaces
hospitality