Covid-19aren garaian lan egin

[Translate to Euskera:]

1971n, Ray Tomlison deitutako MITeko ingeniari batek geroko belaunaldien bizitza betiko aldatuko zuen zerbait egin zuen, harremanetan egoteko eta lan egiteko dugun modua aldatuko zuen zerbait. Rayk historiako lehen mezu elektronikoa bidali zuen. Ray onak artean ez zekien keinu horren eta gero etorriko ziren beste batzuen bitartez bidea irekitzen ari zitzaiela aldaketa estrukturalei, adibidez, e-commerce, sare sozial edo telelanari.

 

Telelana


Berealdiko gertaera horren ondoren berrogeita hamar urte pasa dira, eta pandemia global batek ohiz bestela lan egitera behartu gaitu enpresak zein gizabanakoak. Ondorioz, telelana postu eta egoera bihurri askoren salbamendu moduko bat bihurtu da. Hala ere, egoera hain ezohiko horrek baditu gabezi batzuk ere. Gure etxe gehienak ez daude prestatuta telelanerako. Bulegoei dagokienez, horietara joan nahi edo joaten jarraitu behar dutenak ere ez daude erabat prest normaltasun berriari segurtasunez aurre egiteko. Egoera horretan, arkitektoak, barne-diseinatzaileak eta, oro har, diseinatzaileak erronka bat dugu aurrean: altzariak eta higiezinak errealitate berri horretara egokitzeko eraldatzea.

null

Balu Arte mahaia

 

Eraldaketa

 

AKABAn, eraldaketa horren partaide izan nahi dugu, eta Balu Arte gure lineako mahaiak ditugu horren adibide on bat, haien erabiltzaileei babesteko pantailak eta hegalak jartzeko modua ematen dutenak, baina diseinua baztertzen ez duten materialak baliatuz eta, noski, funtsezko alderdien funtzionaltasuna bistatik galdu gabe, adibidez, elementuen garbiketa.

 

Etxeetako egoera

 

Etxeetako egoera are zailagoa da segur aski; izan ere, gehienetan ez baitago leku berezi bat eroso lan egiteko, eta elementu nagusiak, adibidez, laneko aulkiak, ez dituzte egunean 8 orduz erabiliak izateko beharrezko ergonomia-ezaugarriak. Beharrizan horiek agerikoago bihurtu dira orain, beti hor egon diren arren, eta, horietan pentsatuz, gure aulki-linea diseinatu dugu, adibidez, KABI, ARIN edo MUGA modeloak: etxetik lan egin ahal izateko beharrezko ergonomia-estandar guztiak betetzen dituzte, bulego batean izango genituzkeen antzeko baldintzetan.

null

Muga-2 aulkia

Ez dakigu zein aulki zuen Ray Tomlisonek historiako lehen email hori bidali zuenean. Gureak artean ez ziren existitzen, baina gogoko dugu irudikatzea MUGA-2 batean eserita zegoela, eta pentsatzen “Ederki ba, BIDALI klikatuko dut, eta ea zer gertatzen den”.