Biziz betetako uneak

"Astelehen goiza da. Egun bat beste edozein bezala Ainhoaren errutina aztoratuan. Bere burua atondu du ohi bezala, diseinatzaileekin eta lantaldeko besteekin ohiko bilkuretara joateko. Ainhoak artean ez zekien zer zetorkion gainera egunak aurrera egin ahala.


Bere lanegunean jo eta ke hasi aurretik, Ainhoak kafe bat hartzea erabaki du bere kafetegi gogokoenean. Metro gutxi batzuetara, Iban, Aitor eta Kristina zeuden, haien enpresa berrirako azken koskak berdintzen. Negozio-egitasmo horrek, izan ere, hainbat urtez elkartuko ditu, abentura zoragarrian.


Ainhoak eguna eta bere bilkurak planifikatzeko denbora besterik ez du buruan, baina plater hautsien hots bat entzunda kafetegira itzuli du begirada: bertan, plater hautsien artean eta zerbitzariari barkamen eske, Luis zegoen, luze gabe Ainhoaren enpresa-ikuspegia aldatzeko pieza bihurtuko zena."

 


 

Kafetegiak eta jatetxeak leku liluragarriak dira, egunero garena zehazten duten istorioak gertatzen dira bertan, eta noizik behin gure bizitzak ere bideratzen dituzte. Bidelagun isilak ditugu altzariak eta diseinu-elementuak, une horien euskarria osatzen dute, eta protagonistek bizi osorako gogoratuko dituzte.

 

null

                        Xoko taburetea

 


Akaban, gustuko dugu Xokoren moduko altzariak sortzea, nortasun berezikoak. Altzariok izango dituzte bidelagun Ainhoa, Luis, Iban, Aitor, Kristina eta beste hainbatek une garrantzitsuetan edo, besterik gabe, uneetan.
Betiere, biziz betetako uneak.

Newsletter