Inspiraziotik abian jartzera

  
null
 
 

Akaba newsletterraren edizio honetan Isaac Piñeiro diseinatzailearengana hurbildu nahi dugu ikuspegi pertsonalago batetik, bere sormen-prozesuaren, motibazioaren eta bilakaeraren zati bat ulertuz bere kreazioen azken emaitzara iristeko.

Akaban espero dugu topagune bat izatea diseinuen filosofia eta kontzeptua eta diseinatzailearen atzean dagoen nortasuna ezagutzeko.

 

Zure ustez zure lanak zer-nolako eragina du pertsonen bizitzan?

I.P: Sinpletasuna transmititzen saiatzen naiz. Pertsonak altzari bat edo lanpara bat dagoen lekuan gustura sentitzea nahi dut, eta hura ikusten eta erabiltzen gozatzea.

 

Zein da Akabarekin lan egiteko zure motibazioa?

I.P: Lantaldea eta lantaldearen dedikazioa. Niretzat oso garrantzitsua da harremanak naturalak izatea, eta Akaban etxean bezala sentitzen naiz.

Zure lanean zertan gozatzen duzu gehien?

I.P: Proiektuaren fase bakoitzak ditu alde onak. Materialak edo prozesuak ezagutzea, marraztea eta formak aurkitzea. Asko gozatzen dut bezeroekin egiten dudan lanarekin. Baina gehien gustatzen zaidana da norbaitek pieza bat ikusten duenean edo aulki bat probatzen duenean izaten duen erreakzioa ikustea, ezer esaten ez badute ere, euren erreakzioek asko esaten didate.

 

Zertan inspiratzen zara zure diseinuak sortzeko?

I.P: Gauza askotan eta bereziki ezertan ez. Esaldiak, kontzeptuak, erreferentziak edo irudiak biltzen joaten naiz, eta hori guztia gelditu egiten da gero proiektu baten sormen-prozesuan ateratzeko.

 

Zein da lanerako gogokoen duzun materiala?

I.P.: Ez da erraza galdera horri erantzutea; material asko ditut gogoko, baina bat aukeratu behar izango banu zura aukeratuko nuke.

 

Ba al duzu diseinu berriak sortzen laguntzen dizun eguneroko errutinaren bat? 

I.P: Marraztea edo maketa azkarrak egitea, edozer gauza, proiektu bat ez egonda ere. Burua argi izaten eta forma edo ideia berriak aurkitzen laguntzen didan ariketa da.

 

La silla Aia es un claro ejemplo de lo que describe Isaac en sus respuestas. Un elemento que a simple vista es sencillo pero que aporta adaptabilidad y comodidad, una silla que sorprende por su versatilidad y múltiples aplicaciones en diferentes entornos.

 null