Noiz pentsatzen dugu denboran eta espazioan? Gutxitan, ezta?
Dirudienez, bi kontzeptu horiekiko sentiberagoak gara inguruabarrek gure bizitzako erritmoa geldiaraztera bultzatzen gaituztenean.
Akaban giro aldakor eta oso berezietarako bi produktu berrirekin aldarrikatu nahi izan ditugu denboraren eta espazioaren kontzeptuak.
Gelditu, tartetxo bat hartu eta gure inguruan dagoenaz jabetzea eskatzen diguten inguruneak sortzeko pentsatutako kontzeptu berri bat da.
Espazio apartak diseinatu
Topa besaulkiez eta bere mahai osagarriez ari gara. Elkarrekin irudiak sortzeko eta espazio apartak eta erakargarriak diseinatzeko aukera ematen dute, euren egitura indibidualei eta diseinu sinpleei esker.
Arreta denborara eta espaziora bideratzen da, giro lasai eta praktikoetan pentsatzen baita, eta bi ideien nahasketa hori liluragarria iruditzen zaigu. Halaxe sortzen da mahai eta besaulki kontzeptu berri hori, elementu bakarrekoa edo hainbat elementutakoa izan daitekeena eta, aldi berean, premien arabera, alda daitekeena.
Moldakortasuna
Toparen moldakortasuna aurrezarri gabeko kolore gamarekin hasten da, eta alda daitezkeen eta neurrira hauta daitezkeen tonalitateekin, bai eta bere osagarriekin ere.
Pieza batzuk, hala nola beso-euskarria, jartzeak edo kentzeak imajina daitezkeen konbinazio guztiak egiteko eta erabilera guztiak emateko aukera ematen du. Banako aulkiak, hainbat plazatako sofak eta besaulkiak, sor daitezkeen elementuen adibide batzuk baino ez dira.
Gama honen osagarri moduan kontsola-mahaiak edo altuera ezberdinetako tarteko mahaiak dituzu, elkarlanerako, lan egiteko edo itxarote edo bilera geletarako alternatibak eskaintzeko
Aukerak infinituak dira, eta bi elementuen arteko sinergiari esker modulatzeko modukoak diren eta edozein helburutara molda daitezkeen produktuen sorta duzu.
Elementu berri bat sortu
Produktu berri hauen atenporalitateak aukera ematen du etorkizunean, lekuaren beharrak aldatzen badira, altzaria beste zerbait bihurtzeko eta elementu berri bat sortzeko, osagarriak aldatze hutsarekin. Toparen kasuan, beso-euskarriak jarrita edo kenduta, eta, mahaien kasuan, unitate bakoitza bereizita erabilita.
Hunkigarria da guretzat Akabako taldeak egindako lanari esker sortutako proposamen berri hau, besaulki eta mahai osagarri hau, aurkeztea eta partekatzea.
Diseinu hau giroak eta espazioak egokitzeko eta funtzio anitzeko proiektuei irtenbidea emateko lagungarria izatea espero dugu.
Bilduma ikusi