Akaba Diseñadores, Designers, Disenataileak

Diseinatzaileak

Gure diseinatzaileek beren esperientzia eta genialtasuna ekartzen dituzte pieza bakoitza berezia  bihurtzeko. Era berean, Akaba eta diseinatzaile bakoitzaren arteko ikuspegi partekatua dago. Horrela, gure bilduma guztiek diseinu komuneko DNA bat partekatzen dute, dena batzen duena eta markaren balioak transmititzen dituena.

Gabriel Teixidó

Gabriel Teixidó

Industria-diseinatzailea.
Produktu arrakastatsuak sortzeko soluzioen eraginkortasunari eta talentu naturalari, eta bere ibilbide luzeari esker, diseinatzaile hau diseinuaren munduan ezaguna da.
Gabriel Teixidó 70eko hamarkadan sartu zen industria-diseinuaren arloan, “freelance” gisa. 
 “niretzat saririk onena da jendeak egiten dudana erabiltzea eta ahalik eta gehien irautea”
Bartzelonan jaio zen 1947an
Aita “modelogileak” eskuen kultura irakatsi zion
Bartzelonako Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan trebatu zen (1964-1969)
EINA eskolako irakaslea (1996-2000)
ADI-FAD batzordeko kidea (1997-1999)

Instagram: @teixidogabriel
 

Pensi Design Studio

Pensi Design Studio

Pensi Design Studio diseinaturiko produktuek sari eta aipamen ugari lortu dute mundu osoan zehar. 1989an Altzari Dendarien Gremio Probintzialak bere lan profesionala goraipatu zuen eta 1997an Diseinuaren Sari Nazionala eman zien Industria eta Energia Ministerioak eta BCD Fundazioak bere ibilbide profesionalagatik. Pensi Design Studioren produktuak definitzen dituen zerbait badago, hori beren atenporalitatea da. Bere lan ezagunenen artean ondorengoak dira aipagarrienak: Akaba-rentzat Gorka programa (1993), Kusch+Co-rentzat Hola seriea (1995), Disform-entzat Glassbox bitrinak (1995), Punt Mobles-entzat Temps aulkia (1997) eta Cassina-rentzat Artico eta Duna kolekzioa (1998).

Francesc Rifé

Francesc Rifé

Bere karrera profesionala, interiorista eta industrial diseñaitzaile bezala, bere hezkuntzarekin batera hasi zen, hainbat arquitektura eta diseinu estudioekin kolaboratuz. Enkargu pertsonalak ere hartu zituen gari hartan. 1994. urtean, bere estudioa sortu zuen Bartzelonan eta egun, diseinuaren inguruan lan egiten duten hainbat profesionalen zuzendaria da. Bere proiektuak, nazionalak eta internazionalak dira, eta interiorismo eta diseinu industrial proiektuak egiten ditu. Bere estudioak, grafismo proiektuak, eta argazkilaritza lanak ere lantzen ditu. Bere bizitzan zehar, hainbat sari jaso ditu, hala nola, "Contract World Awards", "ICFF Editors Awards", "FAD Sariak" eta "ASCER Sariak", eta "Delta" eta "Premio Nacional de Diseño" Sarietan finalista izan da. Bere lanak, argitarapen nazional eta internazionaletan agertu dira, hala nola, aldizkari orokorretan, aldizkari espezializatuetan, eta baita liburu desberdinetan. Bestetik, hainbat liburu argitaratu ditu, bere lan garrantzitsuenekin. Egun, bere lana, irakaskuntza eta tallerra, hainbat kongresuekin banatzen du.

Iratzoki Lizaso

Iratzoki Lizaso

Iratzoki Lizaso, Euskal Herrian sorturiko industri diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez lan egin ostean Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok 2016-an partzuergoa sortzea erabaki dute. Euren inguruan duten lan taldearekin bat, enpresa industrial haundi zein txikientzat egiten dute lan. Diseinu esparru ezberdinak jorratzen dituzte: etxe edota bulegotarako altzariak, ehungintza, argiak, osagarriak, arkitektura efimeroa etab.

Honetaz gain, zenbait marken zuzendaritza artistikoaz arduratzen dira ere. Euren lanak elementu afektibo zein naturalak izan ohi ditu eta denboran irautea du xede nagusietako bat.

Isaac Piñeiro

Isaac Piñeiro

Isaac Piñeiro Bartzelonan ezarritako produktu diseinatzailea da. Pontevedran jaio zen, Santiagoko Mestre Mateo arte eskolan ikasi ondoren,  Valentziara joan zen. Scuola Politécnica di Milanon jarraitu zuen bere prestakuntza, non Odoardo Fioravanti, Huub Ubbens edo Matali Crasset bezalako profesionalengandik ikasteko aukera izan zuen.

Bere proiektuak sinpletasun formalean eta kontzeptualean oinarritzen dira, denboran irauteko ideiarekin. Bere helburu nagusia produktu intuitiboak sortzea da, kontzepzioan, produkzioan eta diseinuan efizientzia bilatuz. Nadadora diseinu multidiziplinarreko estudioaren bazkide fundatzaile-kide gisa karrera oparoa egin ondoren, 2017an etapa berri bat hasi zen Isaac Piñeiro Design Studio-ren sorrerarekin eta produktua diseinatzeko proiektuak garatzen jarraitzearekin.

Bere lana nazioarteko hainbat hedabide, museo eta azokatan argitaratu eta ikusgai jarri du. Lortu dituen errekonozimenduen artean, Interior Design aldizkariaren Best Of the Year 2017 saria nabarmendu behar da, Tortuga bere eserleku bildumagatik.

Tabuenca & Leache

Tabuenca & Leache

Tabuenca & Leache, Arkitektoek, estudioa sortu zenetik, era ezberdinetako proiektu ugari garatu dituzte: hala nola, arkitektura "dotazional" (administrazio, industria osasuna, kirola, hezkuntza, kultura eta erlijio eraikuntzak), errehabilitazio, etxebizitza indibidual eta kolektibo proiektuak. Beren proiektuen Kalitatea erakunde derberdinen eskutik (Espainiako Arkitektoen Kontseilua, Euskadi eta Nafarroako Arkitekto Eskola, Madrid Udaletxea, Hyspalit, ASCER, MDA UNAV Eskola, Frate Sole Fundazioa, Delta ADI FAD eta Mies Van der Rohe fundazioa adibidez) hainbat alditan saritua izan da. 1997. urtean Rafael Moneo, Alvaro Siza eta beste 5 arkitektoekin batera, beren obrak Soriako Dukeak antolatzen duen "I Encuentro Luso-Español de Arquitectura" topaketan aurkezteko aukeratuak izan ziren. Tabuenca eta Leache arkitektoen obrak argitalpen nazional eta internaziol espezializatuetan argitaratuak izan dira, AIT, Arquitectura Viva, AV, A+T, "Young Spanish Architects" (Birkhäuser), Diseño Interior, Guía de Arquitectura española 1929-1996, Detail, Casabella eta A+U bezalakoetan adibidez.

Perry A. King / Santiago Miranda

Perry A. King / Santiago Miranda

Santiago Miranda eta Perry King-ek diziplina anitzeko taldea osatzen dute, diseinuaren bi kontzepturen bategitea direlarik. Bat mediterraniarra eta bestea anglosaxoia, bat diseinatzaile industriala eta bestea arte plastikoan trebatua.

King-Miranda hainbat argitaratzeren egileak dira, nazioarteko diseinuaren lehiaketetan epaile moduan aritzen dira, eta jarduera didaktiko eta ikertzaile sakon bat ere aurrera eramaten dute.

Miguel Angel Ciganda

Miguel Angel Ciganda

Interiorismoko 500 proiektutik gora egin ditu, horien artean aipagarrienak Caja de Ahorros Municipal de Pamplona-ko egoitza zentraleko hornikuntza, Sevillako Expoko Pabellón de España, eta berrikiago Las Palmas de Gran Canaria-ko el Gran Hotel Costa Meloneras-eko eta Tenerifeko Hotel Jardines de Nivaria-ko proiektuak.

1984-tik aurrera, Industria Diseinatzaile modura, bere kreaziorik ospetsuenak Compas bankAu, Laberinto mahaia (Casas), Serena kolekzioa (María Martínez Otero) eta Veroca lanpara (B.Lux) dira.

Dhemen Design

Dhemen Design

1995ean Igor eta Asier-ek Dhemen Design sortu zuten. Haurtzaroan jolasa izan zen hori lanbide bihurtu zen. Lau urte beranduago Mikel, anaia gazteena, estudiora batu zen eta 2003an Dhemen Orio-ra joan zen. Ingurune pribilegiatuan kokaturik, itsaso, erreka eta mendi artean, Esnal anaiek eta euren lantaldeak beren sormen jarduera garatzen dute.

Aldi berean jarduera profesionalarekin batera produktu ikerketen proiektuak aurrera eramaten dituzte Donostiako Inasmet Teknologia Zentroan.

Patxi Mangado

Patxi Mangado

1957an Nafarroan jaioa. Nafarroako Unibertsitateko Goi Mailako Arkitektura eskolan arkitekto egina, irakaskuntza lanak egin zituen bai aipaturiko eskolan, nahiz Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design-en, Texas-eko UTA-n, edota Kataluniako Unibertsitate Internazionalean besteak beste. Andrea Palladio arkitektura saria,Thiene arkitektura saria, Architecti saria, CEOE saria eta FAD saria jaso ditu beste hainbaten artean.

Bere lanen artean, etxebizitza eta plaza sarituez gain, kultura-zentroak, erakusketa eta kongresu zentroak, museoak eta Europako hiri ezberdinetako bulego eraikinak nabarmentzen dira.

Pascual Salvador

Pascual Salvador

Bartzelonako Massana eskolan egin zituen ikasketak, eta 1974. urtean lortu zuen titulazioa. 1977. urtean lortu zuen arkitekto/diseinatzailearen titulazioa. "Bureau of European Designers Association Beda" taldeko kidea da. ADP diseinatzaile profesionalen elkarteko kidea da. Industria-diseinuko irakaslea eta Espainiako zein atzerriko hainbat eskola eta unibertsitateetako ohiko laguntzailea da.

1990. urtean, bere ikasketak zabaldu zituen Bartzelonan, eta orduz geroztik diseinuaren, produktuen aholkularitzaren eta irudi korporatiboaren alorreko Espainiako konpainia handienekin elkarlanean dihardu. Bere diseinurik nabarmenen artean daude Acta programa (Vilagrasa), Galilea lanpara (Carpyen) eta Capa aulkia (Jacinto Usan).

Muka Design Lab

Muka Design Lab

Muka Design Lab industria-diseinuko estudio bat da, hainbat sari lortu ditu eta berezko nortasuna eta izaera duten altzariak, etxeko tresnak eta etxetresna elektriko txikiak sortzen espezializatuta dago.

Artisauekin eta tokiko lantegiekin lan egiten dute jendeak oso gogoko dituen eguneroko objektuak diseinatzeko. Eta izan daitezke bai altzari jasangarriak bai objektu bakoitza sortzen duten, hezurmamitzen duen historia batekin hasten diren diseinu-kontzeptuak.

AD Architectural Design, Fast Company, Archi Expo, Dezeen, El País izan dira estudioaren lana azpimarratu dutenetako batzuk, eta nazioarteko diseinu-erakusketetan saritu dute Milanen eta Los Angelesen. Gainera, RedDot Award Design Concept bat eta German Design Award bat ere jaso ditu.