Akaba Working Society

Working
Society

Working Society

Gure produktuak, aldi berean, lan egiten duen gizarte baten fruitu eta tresna dira. Akabaren helburua sorkuntza partekatuaren indarra erraztea da, gure inguruneak eta haren ezaugarriek sortu eta garatu gintuzten bezala.

Izan ere, esfortzuaren balioa, materialekiko maitasuna eta berritzeko grina transmititu zizkigun lur batean jaioak gara. Lur honetan gainera, burnia izan dugu historiaurreko garaietatik alboan eta hau modelatuz joan gara, orainean eta etorkizunean bihurtzeko.

Gure lurraren DNA, Akabaren DNA da ere.
Gizarte langilearen ADN-a.

Working Society
Akaba Workers

Workers

Langileek beren lana garatzeko modua aldatzen dute, eta baita bulegoen diseinua ere. Zereginetan oinarritutako diseinua, pertsonetan oinarritutako diseinua. Lana eta plazera, langileen ideiak eta elkarreragina trukatzeko pentsatuta dauden berrasmatutako lekuetan elkartzen dira. Gaur egun, espazio eta altzarien diseinua modu holistikoan planteatzen da, mugimendua bultzatzeko. Gure mahaiaren aurrean, gure denboraren %45a baino ez dugu pasatzen, gainerakoa beste hainbat lekuetan pasatzen dugularik.

W
Akaba Organizational Culture

Organizational Culture

Erakundeak etengabe berrasmatzen dira: nola hobetu dezakegu hurrengoa?, zein balio transmititu nahi dugu? Gure izateko erak, gure bezeroei zein jarrera eta portaera transmititzeko aukera emango digu? Beste kudeaketa-modu batzuetara zabaltzen dira, hierarkia bertikala alde batera utzita eta metodologia kolaboratzaileagoak bilatuz. Horrela, erakundeek beren langileen sormena, energia eta boterea zuzenean erabiltzen dituzte . Azken finean, pertsonak dira berrikuntza eta ideiak bultzatzen dituztenak.

O
Akaba Redesign

Redesign

Gaur egun, erakunde berri horien espazioen erreformak, lana giza harremanetarako topagune gisa ikusten laguntzea du helburu. Proiektu aurreratuenak sortzeko harremanak.
Arkitektura ikasketak, mota guztietako bulegoak, sormen-lanak … berritze-lanak egiten dituzte komunitateak sortzeko, topaketa eta lankidetza errazteko. Espazioak eta altzariak berrdiseinatzea, aldi berean, enpresaren kontzeptua ere berrdiseinatzea da.

R
Akaba Knowledge

Knowledge

Ezagutza, erakundeen funtsezko zutabe bihurtu da. Ezagutza partekatua da, eta bere espazioa behar du, parte hartze plurala, dinamikoa, interaktiboa eta kooperatiboa lortzeko.

Ezagutzaren kultura berri hori, enpresa-kultura berri bat da aldi berean. Langileak erraztasun maximoak izan behar ditu bere pentsamendua bere sektorearen berrikuntzekin eguneratzeko, kasu arrakastatsuak ikasteko eta adimen kolektiboaren bidez gainditutako zailtasunak gainditzeko.

K
Akaba In progress

In progress

Lan egiten duen gizartea etengabeko aurrerapenaren bila dabilen gizartea da. Autodisziplinak bikaintasuna bilatzen laguntzen du, beti aurrera begira, beti ere berrituz.

Geroz eta internazionalagoa den gizarte batean, berrikuntza enpresen nortasunaren berezko zati batean bihurtu da. Berrikuntza horretarako espazioak aldatu egin dira enpresen eta lanpostuen eszenatoki berriak sortu dira.

I
Akaba New

New

Orain, dena da berria. Eta nobedade iraunkor horrek etorkizun hobea eraikitzen lagundu digu. Berriro pentsatutako lan-espazio berri horiek onurak ekartzen dizkiote enpresari, hau espazio berriaren inguruan berrantolatzen baldin bada.

N
Akaba Global

Global

Etorkizuna, oraina bezala, mundu globalizatuan garatuko da. Merkatu globalak produktuentzat, merkatu globalak mugitzen diren langileentzat, trukea geldiarazteko mugarik gabe.

Hazteko beldurrik ez duenarentzat etorkizuna, berarekin lan egiten duenari bere onena ematen diona. Horrela hasi ziren gure lurraldeko enpresa korporatiboak. Gaur egun, enpresa horietako asko bere sektoreetako liderrak bihurtu dira.

G
Akaba Spaces

Spaces

Espazioa garrantzitsua da. Espazio fisikoaren diseinuak, pertsonentzat orientatua behar du izan eta ezagutza, lankidetza, kontsulta eta esperimentazioa bultzatu behar ditu. Gizabanakoaren eta lan beharren arteko oreka lortu behar du. Horrela, ikaskuntza-gune birtual bat eratuko da, non erabiltzaileek elkarren artean elkarreragin ahal izango duten eta ezagutza iturriarekin batera elkarreragin ahal izango duten. Honetaz gain, hausnarketa eta gizarte sareak sortuko dira.

Espazioak jokabideari forma ematen dio. Espazio singular bat arrakastatsua izango da, langileari bere eginkizunak betezeko behar dituen herramintak eskuragarri jartzen badizkio. Era berean, mahai borobilek kultura soziala sortzenlagundu dezakete, izkinarik gabe, irekia, kolaboratzailea eta sostengurik gabea.

S
Akaba Observe

Observe

Bulegoan eguneroko lana behatzeak bikaintasun operazionalerako bidean aurrera egitea ahalbidetzen du. Etengabe martxan dagoen enpresa bat etengabeko hobekuntza-prozesuak aztertzen, behatzen eta inplementatzen ari da, eta azkenean irtenbide originalenak aurkitzen ditu bere bezeroei erantzun egokienak emateko.

O
Akaba Connection

Connection

Lanerako espazioetan kalitate handiko diseinua, talentua erakartzeko modu bat da. Espazio horien erosotasuna, altzarien ergonomia eta ingurumen-iraunkortasuna ezinbesteko bihurtzen dira. Lana eremua topagune eta harremanetarako bihurtzen dugunean, lankidetza-esperientzia eta koordinazioa lortzen ditugunean, langileak elkarren artean eta enpresarekin konektatutako talde baten parte bihurtzen dira.

Pertsonak, lana eta kultura elkarlotutak daude lan-eremuarekin eta erakundeak aldatzeko eta garatzeko palanka bat osatzen dute.

C
Akaba Investment

Investment

Lan egiten duen gizarte horrek, berrikuntzaren eta eraginkortasunaren etengabeko beharragatik, produktu, zerbitzu eta espazioetan etengabe inbertitzea eskatzen du. Industriak aurrera egiten du bezeroekiko elkarreraginetatik abiatuta; ideiak atsedenik gabe mugitzen dira … eta etengabeko hobekuntza-prozesua behar duten aurrerapenak lortzen dira.

Lan espazioetan ere inbertsioa beharrezkoa da. Aulki, mahaigain eta bulegoko bestelako altzarien kontzeptu onenak elkarlana bultzatuko du, eta kideen arteko ongizatea hobetuko.

I
Akaba Environment

Environment

Nola uztartu etengabeko aurrerabidea ingurumenaren iraunkortasunarekin? Eraginkortasun handiena bilatuz: erabilitako materialetan, langileen joan-etorrietan, produktibitatean…

Lantokiak jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren eredu izan behar du. Efizientea prozesuetan (beharretara egokitzea), efizientea jarrerari dagokionez (ergonomia), efizientea eta jasangarria ekonomikoki (inbertsio egokiak), iraunkorra denboran zehar (iraunkortasuna).

E
Timeless

Timeless

Denboraz kanpoko diseinua, material erresistenteekin egina, iraunkortasunaren bermea da. Gaur sortutako espazioek denboraren barruan erabilgarri eta praktiko izaten jarraituko duten bermea da, gelditzen ez den gizarte baten botere eraldatzailea izan arren.

Denborak teknologia berriak ekar diezazkiguke, ezagutza transmititzeko mekanismo berriak, gaur egun imajinatu ere egiten ez ditugun eraldaketak … baina beti beharko dira kalitatezko lan-espazioak. Denboraz kanpoko diseinuak eta edertasunez irauten duten materialek lagunduko digute bidaia horretan, etorkizunerako bidean.

T
Akaba YesterdayAkaba YesterdayAkaba Yesterday

Yesterday

Etorkizun hobe eta iraunkorrago hori, iraganak inspiratzen du; gure iraganak, joan ginenak. Gu jaio ginen gizarte horren alde, lan eta lan egiten zuen gizarte horren alde. Ez dugu iragana ahazten working society delakoaren ondarea hobeto ulertzeko, norantz aurrera egin, nola hobetu eta nola eboluzionatu jakiteko.

Lan egiten duen gizarteak, gureak, ahaleginaren balioa, materialekiko maitasuna eta berritzeko grina transmititu zizkigulako. Balio horiek gureak dira, jatorrizkoak. Gure jatorria ez ahazteko, gazteak gara etengabe, urtez urte, etorkizunerantz aurrera egiten dugun bitartean.

Y
Working Society