Think, create, design.

null

 

Hilabete honetan Laxmi eta Lucasen elkarrizketa bat ekartzen dizuegu, MUKA DESIGN LABen eta gure Hodei taburetearen sortzaileak. Artearen eta industriaren fusio pertsonifikatua dira, izan ere Laxmi arte ederretan lizentziaduna da eta Lucas industria diseinu ingeniaria, konbinazio bikaina zalantzarik gabe.

Bere bideak 2004 topatu ziren, Erresuma Batuko Coventry unibertsitatean produktu diseinuko master bat egitea erabaki zutenean. Geroztik ez dira elkarrengandik banandu. Proiektu eta txapelketa ezberdinetan kolaboratzen hasi ziren, Muka Deisgn Lab estudioa sortzeko aurrerapausoa eman zuten arte.

 

Ongi konposatutako eta estetikoa den zerbait baino gehiago, produktuak txunditu egin behar du, transmititu.

“Produktu bat garatzean, honek oinarri hartuko duen ideia edo kontzeptu bat bilatzen dugu. Kontzeptuak asko laguntzen du produktua komunikatzerako eta azaltzerako orduan, eta produktuaren garapenean ere gauzak asko errazten ditu. Izan ere, kontzeptua argumentu-lerro bat bezalakoa da, multzoa osotasunean biltzen duena, produktuaren parte diren forma eta kolore guztiak. Aurretiko ideia gabe, biluziago sentitzen gara, sortzen ari garenak arimarik edukiko ez balu bezala, estilismoan soilik oinarrituko balitz bezala".

 

Nola garatuko zen kooperazioa AKABArekin?

 

“Gure kolaborazioa taburete baten eserlekurako berrikuntza proiektu batekin jaio zen. Gerentziari gustatu egin zitzaion diseinatzaile lokalekin lan egin ahal izatea eta positiboki baloratu zuten gutako bat emakumezkoa izatea. Arrazoi hauengatik, Akabaren produktu bilduma osatzeko beharra sortu zenean, ez zuten zalantzarik eduki gurekin lankidetzan aritzeko. AKABArekin lan egitea oso erraza izan da, beharrezko prototipo guztiak egin ditugu formekin eta xehetasunekin pozik geratu arte, diseinuaren ikuspuntutik asko baloratzen duguna".

 

Nondik jaiotzen da Hodei taburetea? Zein lekutarako?

 

“Hodei brief oso argi batekin jaio zen, bolumen gutxiko taburete arin eta fin bat egitea, enpresaren baliabideak eta Know How-a aprobetxatuz. Gainera, behar adina izaera eduki behar zuen merkatuan erakargarria izateko. Horregatik, Hodeik forma oso leunak eta kurba ahalik eta afinatuenak ditu, eta aldi berean habitataren munduan erreferentea den AKABA bezalako enpresa baten izaera mantentzen du. Contract espazioetan kolore puntu bat jarri nahi denetarako pentsatuta dago, hala nola, hoteletan, ostalaritza edo lan guneetan. Bilera txiki bat egiteko, edo mahai altu edo baxuko deskonexio espazio batentzat ere paregabeak dira. Eta duten arintasunak objektu oso moldakor bat bihurtzen dute".

 

Hodei balioaniztun taburetea da, bere malgutasunak edozein ingurutara adaptatzea ahalbidetzen baitu.

"Bikaina da piezak pertsonalizatzea nahi den proiektuetan, hankak lakatu daitezkeelako eta eserlekua nahi den telarekin tapizatu daitekeelako. Multzo harmoniatsu bat bilatzen den interiorismo proiektuetan oso ongi egokitzen da, pieza bat besteak baino gehiago nabarmentzea nahi ez denean. Taburete hauek edozein multzorekin uztartzen den estilokoak dira".

 

HODEI definitzen duten 3 hitz.

“Arintasuna, leuntasuna eta moldakortasuna”.