Akabak hasieratik egin du bere balio-proposamena pertsonengana bideratzearen aldeko apustua. Baina gure lana ez da mugatzen kolektibitateentzako altzariak egitera; horrez gainera, gure produktuen bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzen ere saiatzen gara.
Gure ustez, enpresa eta gizarte gisa aurrera eginarazten digun bidea, hain zuzen ere, egiten dugunaren bidez balioa ematearen bidea da. Gure bezeroengan, gure laguntzaileengan eta gure lantaldean eragin positiboa izan nahi dugu.
Ongizatea eta egonkortasuna
Badakigu enpresaren arrakasta bertan lan egiten duten pertsonen baitan dagoela, eta, horregatik, ongizatea eta egonkortasuna dira lanerako gure politikan gailentzen diren balioak.
Besteak beste, uste dugu garapen profesionala dela barneko estrategiaren ardatz nagusia, enpresaren aurrerapena sustatzen baitu, eta guztioi esparru ezberdinetan hazten jarraitzea bermatzen digun bizi-zirkulua baita. Alde horretatik, enpresaren zuzendaritzan % 50etik gora emakumeak izatea sustatzen dugu.
Erakunde ezberdinekin harremana
Akabarentzat garrantzizkoa da urteen poderioz gure lana sustatu duten erakundeekin izandako harremana finkatzea eta horiekin egindako lana nabarmentzea.
Orain dela 15 urtetik ari gara Ortzadar ikastetxearekin lanean, eta, horri esker, enpresako langileen % 15 lanbide-heziketako ikasketak bertan amaitu dituzten pertsonak dira.
Ortzadar Ikastetxean gizarte-integrazioa sustatzen da gizarte-bazterkerian jausteko arriskua duten kolektiboei eskainitako formakuntza-programen bidez.
Bestalde, Sutargi kolektibo ezberdinak lan-munduan txertatzeko konpromisoarekin bat egiten duten erakunde publiko eta pribatuekin lan egiten duen erakundea da. Haiek arduratzen dira Akaba markaren lagin guztiak prestatzeaz.
Hazten ari garen neurrian, guztiontzat aukera berdinak eta, pertsonek euren helburuak lortu ahal izan ditzaten, lanerako eremu hobeak bermatuko dituzten aldaketa berriak ezarri behar direla ikusten dugu.
Gure balantzearen emaitzarik baliotsuena da pertsonen inplikazioa euren lana sustatzen dugunean.