Koloreak eta espazioen helburua

Lekuak sortzean kolorea aukeratzea funtsezkoa izaten da komunikatzeko. Ez da irudi kontua bakarrik, horrez gainera, sentsazioak eta emozioak ere transmititzen dira. Dekorazioarekin osotasunean lortu nahi den helburuaren baitan egongo da dena.

Akaban ez gara mugatzen pertsonen bizimodua erraztuko duten eta proiektuak sortzea eta garatzea sustatuko duten altzariak ekoiztera; horrez gainera, sentimendu positiboak piztu nahi ditugu gure diseinuekin elkarreragiten duen pertsona bakoitzean.

 

null

 

Nola egiten dugu hori? 


Alde batetik, uste dugu funtzionalitatea oinarrizko faktorea, halabeharrezkoa dela; eta, bestetik, altzariei bizia eta mugimendua ematen diegu koloreen eta testuren bitartez. Materialak eta formak nahasteko aukera, berez, produktu esklusibo bat, neurrira egindako produktu bat garatzea da. 

AKABA bildumako eserlekuak aldagarritasunaren adierazpena dira, materialei eta koloreei dagokienez. Moldaketa ugari egiteko aukera ematen duten diseinuak dira, eta horrek erabilera anitzeko elementuak, moldakorrak, bihurtzen ditu.

Oraingoan giro goxoak eta formalak sortzeko bi kolore-aukera nabarmendu nahi ditugu.

 

El Winter Green 

 

null

 

Kolore hotzen eskala kromatikoko kolorea da. Tonu horiek giroei estilo serioagoa ematea ahalbidetzen dute. Besteak beste, tabernetan, jatetxeetan eta lantokietan, horietako bilera edo itxarote geletan, erabil daiteke.

Era honetako tonuak egokiak dira klima beroko lekuetarako ere, nolabait ere freskotasun eta lasaitasun sentsazioa ematen baitute.

 

El Beige Red 

null

Kolore beroen eskalakoa da. Kolore hauek giroak harmonizatzeko eta goxotasuna emateko erabiltzen dira. 

Kolore honekin AIA aulkia funtsezko osagaia izango da etxe bateko jangelan edo taberna batean.

 

Bi kolore horiek Akaba markako diseinu bakoitzari eman ahal zaizkion ezaugarrien eta erabileren adibide bat baino ez dira. Espero dugu inspirazio-iturri izatea barnealdeko proiektu berriak garatzean.