Jorge Pensiri elkarrizketa

«Haurra nintzenetik jakin nuen sormena, asmamena eta irudimena lantzeko aukera emango zidaten gauzak egitea nuela gogoko».

Jorge Pensiren elkarrizketa bera ongien definitzen duen esaldi batekin hasi dugu, eta guretzat ere halaxe da, sormen, asmamen eta irudimen handiko pertsona.   

null

 

Txoko honetan erakutsi nahi dugu zer-nolako harremana dugun Jorgerekin eta Pensi Design Studiorekin, bere diseinuen eta urte hauetan guztietan elkarrekin egin ditugun eta arrakasta handia izan duten lanen bidez. 

Jorge, azal iezaguzu Akaban egin duzun bidea.  

Zein diseinutan lagundu duzu edo lan egin duzu zeuk bakarrik, eta zein da zuk gogokoen duzuna?

Akaban egin dudan bidea luzea, urte askotakoa, eta bete-betea izan da; gauza handiak lortu genituen, aitorpen handia izan duten produktuak sortu genituen, eta biok lortu genuen gure ibilbidearengatik Diseinuko Sari Nazionala. Akabarekin egindako produktuak atenporalak dira. Gorka izan zen gure lehenengo bilduma, eta ondoren Carma, Absolut, Pol, Emotive, Muga eta Branka iritsi ziren, eta, azkenak, Kabi eta Topa dira.

Zein izaten da zure helburua kolektibitateentzako altzariak diseinatzen dituzunean?

Arkitektoa naizenez, produktu bat bururatzen zaidanean, arkitektoa edo barne-diseinatzailea azaleratzen da, eta bere proiektuetan erabili ahal izateko moduko erremintakeman nahi izaten dizkiot. Nire helburua horiek nolabait ere liluratzea da.

Azalduko al diguzu nola ezartzen duzun atenporalitatea zure diseinuetan? Materialen, lerroen, koloreen… bidez

Diseinatzen den zerbaitek denboran irautea nahi izaten da. Intuizioari jarraitu nahi izaten diot, eta aldendu egiten naiz une bakoitzeko joeretatik, proposatutako objektua beste objektu batzuekin bizi ahal izan dadin edozein eremu arkitektonikotan.

Espero al duzu erreakzioren bat pertsonengan zure diseinuak erabiltzen dituztenean?

Nire diseinuez gozatzea espero dut.

Zein da gogokoen duzun txokoa? 

Nire landetxeko sukalde eguzkitsua.  

 

 

Jorgek eta bere estudioak euren diseinu asko gure produktuetan barneratzeko aukera eman digute, eta gure bezeroentzat egundoko soluzioa izan dira.

Baina oraingoan nabarmendu nahi ditugu Gorka bilduma, Jorge PensikAkabarentzat egindako lehenengo diseinua, eta Kabi, bildumarik berriena, bere moldakortasunagatik, materialengatik eta koloreengatik oso harrena ona izan duena.

 

 
null