Our people: Ainara

Batzuetan ahaztu egiten zaigu marken eta enpresen atzean produktu edo zerbitzu on bat izatea posible egiten duen lantalde bat dagoela. Baina egia da gertuko harremana izaten dugunean, gure ikuspegia aldatu egiten dela eta enpresa beste begi batzuekin ikusten dugula. 

Akaban txoko bat eskaini nahi diogu zuen proiektuetan erabiltzen dituzuen elementuen diseinuaren eta ekoizpenaren atzean egunez egun dagoen lantaldeari. Horrela bada, markaren barruan egin duten ibilbide profesionalari eta euren historiari buruz zertxobait jakiteko aukera izango duzue. 

Oraingoan Ainara Diezekin hitz egingo dugu, Akaban egin duen bidearen berri eta bere karrera profesionalean eraginik handiena zerk izan duen jakin dezazuen.

null

 

Askoren ustez laneko lehenengo eguna baliagarria izan daiteke enpresa barruan norberak zer-nolako etorkizuna izango duen jakiteko…

Ainara: lehenengo egunaz ez naiz askorik gogoratzen, egia esan. Makina bat urte igaro dira!

Akaban egindako lehenengo urteei buruz gogoratzen dudana orriz beteta zegoen eta mugimendu handia zuen bulegoa da, eta nazioarteko lankideekin genuen harreman zuzen eta etengabea.

Esan dezaket Akabak gaur egun beste enpresa bat dirudiela operatibitateari dagokionez, urte haietako enpresarekin alderatuta.  

 

Eta zer esanik ez pertsonen arteko harremanaren ikuspegitik; ia egun osoa lankideekin eta lan-ingurunean pasatzen dugu, esperientzia ugari izaten ditugu, baina beti izan ohi da estimu berezia diogun bakarren bat. 

Ainara: maitasunez gogoratzen dut nire lehenengo nazioarteko azoka. ORGATEC Kolonia azoka izan zen. Esperientzia bizia izan zen. Ia 24 orduz lan egin genuen azoka barruan eta azokatik kanpora. Lan asko egin genuen aste hartan, nazioarteko partner eta lankide ugari ezagutu nituen, baina baita bertako nire lankideak ere beste esparru batean. Eta, jakina, Kolonia ezagutzeko aukera ere izan nuen.  Esperientzia oso aberasgarria izan zen benetan.

 

Gauza bat da marka baten bilakaera kanpotik ikustea, eta oso bestelakoa barrutik bizitzea, erabaki bakoitzak norberaren bizitzan eragina duela kontuan hartuta; izan ere, nahi izan ala ez izan, enpresa eratzen duen egiturako zati zara.

Ainara: niretzat aldaketarik handiena instalazio berriak izan dira, 10.000 metro koadrotik gorako eraikin berri batean egotea. 

Elkar eragiteko modalitate berri bat da: eremua irekiak, taldean lan egiteko bilera-gelak, coffe corner bat, ekoizpenerako instalazio berriak, biltegi nagusi automatizatua, pintura-instalazioa, 400 metro koadrotik gora dituen showroom bat. 

Niretzat aldaketa handia izan da, eta, batez ere, uneko premietara egokituta dagoen lan egiteko beste modu bat. Guk eta guretzat egindako leku bat dela sentitzen dut.

 

Enpresak hazten direnean, batzuetan lana sakabanatu egiten da eta eragina erabaki handiek bakarrik dutela dirudi, baina inondik inora ez da horrela…

Ainara: taldean lan egiten denean, lanak beti izaten du eragina beste pertsonengan. Ez dago zalantzarik.

 

Hainbat eta hainbat proiektutan lan egingo zenuen, baina zein proiektutan gozatu duzu gehien, eta zergatik?

Ainara:  2019an egindako Spark proiektuan. Niretzat oso berezia izan zen, Akabako langile guztiok parte hartu baikenuen. 

Denon artean eratu genituen enpresaren ikuspegia eta erronka estrategikoak. Prozesu osoa saio ezberdinetan gauzatu genuen, eta saio atseginak eta emankorrak izan ziren. Eguneroko jardunean nirekin lan egiten ez duten hainbat lankiderekin igarotako une dibertigarri eta atseginen oroitzapen onak ditut.

 

Akabatik oso argi ikusten dugu kolektibitateentzako altzariek zer-nolako eragina duten horiek erabiltzen dituzten pertsonengan, baina zer pentsatzen du barruan dagoen pertsona batek?

Ainara:  altzarien diseinuak berak sentimenduak edo sentipenak eragiten ditu pertsonengan, eta nik uste dut hori funtsezkoa dela giro atseginagoak eta gertukoak sortzeko, pertsonak giro horietan ongi sentitu daitezen. 

 

Zaila da etorkizuna irudikatzea, eta are gehiago 2020an bizi izan dugunaren ostean…

Ainara:  ez nuke COVIDaz hitz egin nahi, nahiago baitut aurrera begiratu.  Baina egia da altzari kolektiboen diseinuari dagokionez, ildo hori jarraituz pentsatutako irizpide berriak sartuko direla. 

 

Ainara, zer duzu gogokoen lantokira iristen zarenean? 

Kafe bat hartzea ( Ainara barre egiten du)   ; oso gogoko dut kafea! Oso kafe zalea naiz. Esne pixka batekin eta azukrerik gabe hartzen dut, eta egunean bizpahiru hartzen ditut.