Musika-eskola batean pentsatzean gauza asko etortzen zaizkigu burura, eta horien artean, zalantzarik gabe, sormena eta artea.
Newsletter honetan aipamen berezia egin nahi izan diogu Usurbilgo Musika Eskolari; izan ere, OS3 Arkitektura estudioarekin batera hainbat elementu hautatzen lagundu dugu leku ezin hobea izan dadin musikaz eta musika egiten gozatzen duten guztientzat.
![]() |
Ainara Sagarnak, Maialen Sagarnak eta Juan Pedro Otaduyk zehaztasunez azaltzen digute leku berria sortzeko izan duten inspirazioa, bai eta bertako aretoetako bakoitzeko altzarien oinarrizko elementu gisa Akabaren Kabi eserlekua erabiltzera bultzatu dituzten arrazoiak ere.
Leku baten ezaugarriek pertsonek sentitzen duten ongizate-mailarekin zerikusia duten hainbat eta hainbat gauza determinatzen dituzte.
![]() |
Ainara : Gure ustez lekuek eragin bizia dute pertsonengan.
Kasu honetan lekuaren ezaugarriak argia, erosotasuna, barneko eta kanpoko paisaia atsegingarria, ekintza/erabilera aukerak, eta abar dira, eta horrek guztiak eragina du ongizate-sentipenean, eta, ondorioz, baita umorean, osasunean eta kontzentratzeko gaitasunean ere.
Usurbilgo Musika Eskola zaharberritzean helburu nagusi bat planteatu zen: konponbide orekatua ematea proiektuaren eskakizun eta erronka guztiei funtzionamenduaren, herriaren, jasangarritasunaren, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik.
Nolabait ere bere balioa eman nahi izan zitzaien Kale Nagusiko paisaia marrazten duten eraikinari eta ezki dotoreari, eta, horrez gainera, hasierako azalera bikoiztuko zuen musika-eskolaren premiei erantzun nahi zitzaien.
![]() |
Maialen :Gure abiapuntuak ziren leku modernoa eta, aldi berean, jasangarria sortzea aurrekontu doitu batekin.
Emaitza topaleku bat izan da, eta espazio berrian barneko jarduera kanporantz erakusten da eta nolabaiteko iragazkortasuna lortu da eskolaren eta inguruko eremu publikoaren artean, biak oraindik ere erakargarriagoak bihurtuta.
Inguru egoki batek indartu egiten ditu bertan garatzen diren jarduerak, eta ez dago zalantzarik horixe gertatzen dela leku aproposetan gauzatzen diren kultura-jarduerekin.
Maialen : Zura hautatu genuen osagai nagusi moduan, batetik, hormigoia edo altzairua baino material jasangarriagoa delako eta, bestetik, argi-puntu jakin batzuekin konbinatuta goxotasuna ematen duelako.
![]() |
Eta, gainera, material arina denez, lehendik zeuden karga-hormak erabiltzen jarrai genezakeen egitura berria horietan bermatzeko.
Juan Pedro : Jasangarritasunaren eta diseinu modernoaren helburuak kontuan izanda, Kabi eserlekua hautatu genuen lekuaren eta pertsonen arteko lotura-elementu gisa, batez ere bere diseinu, estetika, funtzionalitate eta iraunkortasunagatik eta, gainera, elementuen artean nolabaiteko harmonia izatea ahalbidetzen duelako.
![]() |
Usurbilgo Musika Eskolarekin batez ere gauza bat ikasi genuen: garrantzizkoa dela proiektu bakoitzari hainbat ikuspegitatik heltzea, lortu nahi diren helburu guztiak eta pertsonekiko erlazioa mahai gainean jarrita.