Our people: Uxue

Orain dela hilabete batzuk elkarrizketak egiten hasi ginen Akaba osatzen dugunon ikuspegia eta ibilbidea hurbilagotik ezagutarazteko.

Oraingoan Uxue Diezen txanda da. Uxue komunikazio-taldeko kidea da, eta beretzat marka zer den eta enpresara iritsi zenetik zer-nolako aldaketak bizi izan dituen azalduko digu bere ibilbide laburretik.

Uxue from AKABA

 

Uxue Diez:

Ez dut bide luzea egin enpresan, baina bizi izan dudanari esker konturatu naiz sektore nahiko dinamikoa dela eta eguneroko jardunak guztiok harritu gaitzakeela gauzak egiteko eta gure lana betetzeko modu berriekin.

2018ko uztailean hasi nintzen Akaban lanean, eta hasiera hartan nuen eta oraindik ere mantentzen dudan ilusioa baino ez dut gogoan.

 

Egun guztiak ez dira berdinak izaten, proiektu berri bakoitza hasiera berri bat eta ikasteko prozesu berri bat da niretzat

Enpresan denbora asko ez daramadan arren, zorionez hainbat proiektutan parte hartzeko aukera izan dut, baina bat aukeratzekotan, zalantzarik gabe, AKABAren irudi berria garatzeko proiektua aukeratuko nuke.

Gaur egun Akabak zer adierazten duen islatuko zuen irudi berri bat erakustea zen helburua, baina hasieratik eraikitako oinarriak eta marka eta enpresa gisa urtetan zehar izan duen bilakaera ahaztu gabe.

Horrek esan nahi zuen erronka itzela genuela aurrean!

Gure sektorea asko aldatu da. Produktu berriak garatu behar izan ditugu aldaketa horietara egokitzeko, eta, gainera, merkatuan genuen posizionamendua ere aldatu beharra genuen.

Oraindik horretan lanean jarraitzen dugu, baina, zalantzarik gabe, orain arte egin dudan lanik ederrena eta beteena da.

 

Irudi honen garapenean bada transmititzen zaila den zerbait, baina, aldi berean, zalantzarik gabe Akabaren bereizgarri den balioetako bat da

Pertsona guztien lanari ematen zaion tratuari eta balioari esker da Akaba bertan geratzeko eta, era horretara, maila pertsonalean eta profesionalean hazi ahal izateko enpresa erakargarria.

Nik uste dut arrakastaren abiapuntua dela langileei ardurak ematen zaizkiela eta langileengan konfiantza izaten dela. Eta horren guztiaren emaitza gisa, esan dezaket konprometituta eta motibatuta dagoen talde batean lan egiten eta parte hartzen dudala.

 

Denok gaude zuzenean edo zeharka proiektuetan inplikatuta 

Taldean lan egiten dugu, eta gehienok talde batean baino gehiagotan gaude, eta egunean zehar, beraz, era askotako lanak egiten ditugu.

Komunikazioaren arlotik bezeroekin zuzenean erlazionatutako hainbat lan egiten ditugu, besteak beste, eskaeren kudeaketa.

Eta zeharka produktu berriak garatzeko bileretan eta markaren komunikazio-kanaletarako edukien programazioan parte hartzen dugu.

 

Pertsonak kudeatzea ez litzateke gauza bera izango goizean kafe on bat eta esperientziak partekatuko ez bagenitu…

Aitortu beharrean nago oso gogoko dudala kafe ordua. Egunero, hamaikak aldera, bulegoetako langile guztiak elkartzen gara gure kafe txokoan (distantziak mantenduz eta dagozkion segurtasun-neurriak hartuta).

Oso gogoko dut une hori, bulegotik kanpora gertatutako gauzez kontu-kontari aritzen baikara, eta horri esker modu pertsonalagoan ezagutzen dugu elkar.

Gainera, denok gara nahiko gozozaleak, eta askotan izaten dugu bizkotxoren bat edo pastatxoren bat unea apur bat gehiago goxatzeko. Inoiz ez da ezer geratzen!

Asko gustatzen zait kafea, eta eguneko une batzuetan esnearekin hartzen dut eta besteetan ebakia.