Francesc Rifé: diseinua, sinpletasuna eta lorpenak

 

Hil honetan omenaldia egin nahi izan diegu AKABAren kolaboratzaileei, irakurri gabe utzi ezin diren bi elkarrizketaren bidez. Kasu honetan Francesc Riféren txanda da. Markako diseinatzaileetako bat da, eta bere ibilbidearen berri eman nahi izan digu, eta diseinuko AD aldizkari ezagunak berriki egin dion elkarrizketaz ere hitz egin digu. 

Munduko jende askorentzat aldatu da lan egiteko modua, eta, horrekin, baita zeregin desberdinetarako erabiltzen ditugun altzariak eta espazioak ulertzeko modua ere.  Diseinatzaile baten ikuspegia ulertzea lagungarria izan dakiguke gure ingurua hobeto ulertzeko eta bizi garen lekuarekin erlazionatzeko modua aldatzeko.

Eta ez gara etxeez bakarrik ari, bulegoez eta lan kolaboratiborako eremuez ere ari gara.  

Francescek hauxe pentsatzen du horri buruz:«Kontzeptu bakar bat ere ez da behin-betikoa, eta espazioek garenera moldatzen joan behar dute.Ezin dugu botoi bat sakatu Covid-19aren aurreko geure bizimodura itzultzeko, ezer gertatu izan ez balitz bezala.Orain ideia hibridoak, erabilera anitzeko produktuak, produktu moldakorrak eta, batez ere, ordena behar ditugu».

Diseinu baten atzean zer dagoen jakiteak diseinu horri, bere izateko arrazoiaz haraindian, zer-nolako funtzionalitatea eman diezaiokegun jakiten laguntzen digu. Francesci emozioak eta sentimenduak bere produktuetatik pertsonengana transferitzeari buruz ere galdetu genion, eta hauxe izan zen bere erantzuna: 

 

null

 

"Diseinua niretzat zerbitzu-egintza bat da; eta beti, lehenbizi, erabilgarritasunean pentsatzen dut, baina gero, oso hurbil, edertasuna dago, eta edertasuna eraikitzen duen guztia emozionala da.Beti gauza asko transmititu nahi izaten ditut, beraz, nahiz eta esango nizukeen gauza guztien gainetik, harmonia eta lasaitasuna daudela".

Diseinatzaileak aipatzen duen lasaitasun horixe argi eta garbi ikus dezakegu Bat Office eta Bat Executive diseinuetan, nolabaiteko espazio-sakonera batean irudikatuta daudenetan. Ez dago zalantzarik horrek eragina duela eguneroko bizimoduan moldatzeko gure moduan. 

" Diseinatzen dudanean beti saiatzen naiz produktua erabiliko duenaren lekuan jartzen: zer ikusiko nahiko lukeen, zer sentitu nahiko lukeen asmatzen.Alde horretatik, zabaltasuna funtsezkoa da: denok behar dugu lan egiteko leku zabal bat, pertsonalagoa, garena hobeto adierazteko aukera ematen diguna".

Alderdi pertsonalagoei helduz, ezin ginen geratu Francesci Akabarentzat egin duen eta maitasunez gogoratzen duen diseinuaz, eta horren arrazoiaz, galdetu gabe.  

"Oso gaztetatik amestu nuen Akabarentzat diseinatzea, eta, arrazoi askorengatik, Hanna aipatuko nuke, elkarrekin egindako lehenengo lana.Nik uste dut besaulki hori denontzat lan-ingurune aseptikoetatik espazio atsegin eta afektiboagoetarako aldaketa irudikatzen duen elementua dela".

 

null

Butaca Hanna

Batzuetan iruditu dakiguke erraza dela lan bat egitea halako dohain batzuk izanda, baina dena hain sinplea izango balitz, bizitza aspergarria izango litzateke, eta lan egiteak edo gure proiektuak gauzatzeak ez luke zentzurik izango, horregatik, galdera hau egin behar da: 

Francesc, zein da zure lanean gehien gustatzen zaizuna, edo zer nabarmenduko zenuke?

"Agian sinplea iruditu daitekeen arren: arazoak konpontzea.Atsegina da galdera konplexuei erantzunak ematea. Eta, zorionez, inoiz ez diot ikasteari utziko".

Eta, bukatzeko, bere ikuspegia jakin ordez, bizitzaz, gure lanaz, gure lorpenez eta bizitzako alderdi horien aurrean sentitzeko moduaz hausnarketa egitera gonbidatzen gaituen galdera bat egin diogu diseinatzaileari.

"Oso harreman berezia dut ordenarekin, eta hori lagungarria izan zait gure lanaren bilakaera zentzuz egiteko.Baina gure mundua inoiz ez da bide zuzena izan, bihurgunetsua baizik.Inoiz ez diogu, beraz, ikertzeari, esperimentatzeari, aldatzeari eta geure burua berrezteari uzten.Inoiz ez da ezer segurutzat eman behar".

Eskerrak ematen dizkiogu Francesci txoko honen bidez bera hobeto ezagutzeko aukera eman digulako.