Our people: Arkaitz

null

 

Gaur elkarrizketa pertsonalago batekin gatoz, eta produktu berriak garatzeko atalean zuzendari tekniko lanetan aritzen den Arkaitzek Akaban daramatzan 22 urte hauetan zer bizi izan duen, enpresaren bilakaera nolakoa izan den eta ordutik gaur arte gauzak nola aldatu diren esango digu. 
 
Enpresan 22 urte daramatzala esateak maleta historiaz beteta izatea esan nahi du, bai eta, nola ez, bizitzari aurre egiteko erremintaz betetako kutxa eder bat eta ikaskuntza ugari utzi dizkion bidean zehar pertsona asko ezagutu izana ere.  
 
Xehetasunetan sartu aurretik, ikus dezagun Arkaitz nola iritsi zen Akabara, eta zergatik jarraituko lukeen enpresa hau aukeratzen bere lantoki gisa. 
 
«Familiatik datorkit. Nire aita bazkide fundatzaileetako bat zen, eta hasieratik baita zuzendari teknikoa ere. Oso gaztea nintzela hasi nintzen aitari laguntzen: asteburuetan hornitzaile batzuk bisitatzera joaten ginen eta arratsaldeetan planoak egiten laguntzen nion. Urteek aurrera egin ahala, bizitzako inguruabarrek Akabara ekarri ninduten».
 
Gizaki gisa dugun ezaugarrietako bat aukeratzeko gaitasuna da, baina baita geure buruak hobetzekoa ere. Batzuentzat familia da gure motorra eta, beste kasu batzuetan, helburu bat izate hutsa nahikoa da eguneroko bizimoduari aurre egiteko gure burua motibatzeko.
 
Hori guztiaz haraindian, «garrantzitsuena da beti aurrerantz egin behar dela arraun, atzera begira egon gabe», uste du Arkaitzek.
 
Askotan erreferente batzuk behar izaten ditugu horiengandik ikasteko, haurtzarotik aritzen gara imitazioz ikasten, baina heldutasunera iristen garenean, hori guztia alde batera utzi eta gizabanako gisa gauzatzen hasten gara.
 
Ez naiz idolo zalea. Gehien miretsi izan dudan pertsona nire aita izan da. Aita izan da nire mentorea eta nire iparrorratza bizitzan, oso ezberdinak izan garen arren. Ez dago berak erakutsi didan guztia erakuts dezakeen eskolarik, ez unibertsitaterik.
 
Lana bokazioaren zati bat da, eta bokazio hori partekatzen dugu gurekin denbora gehien pasatzen duten pertsonekin. 
 
A: Akabako jendeari dagokionez, lagunartekotasuna azpimarratuko nuke, oso harreman ona dugu geure artean, eta behar den guztian laguntzen diogu elkarri.
 
Arkaitzek Akabako produktuen diseinu eta denboraldi ugari ikusi ditu pasatzen, baina Gorka eserlekuak esanahi berezia du berarentzat.

null

«Izan ere, eserleku ikonikoa da, bere garaiko kurba konplexu horiekin eta egiteko orduan bere sinpletasunarekin. Gustura egoten naiz begira, merkatura atera zenetik ia 30 urte igaro badira ere».
 
Objektu batzuk denboragabeak izaten dira, baina enpresak eta pertsonak etengabe aldatzen gara; nola bizi izaten dira aldaketa horiek lehenengo pertsonan? 
 
Nire arloan teknologia iraultza izan da. Hasieran 2Dn marrazten genuen, eta askotan baita eskuz ere. Gaur egun dena 3Dn marrazten dugu, e-mailek dena errazten dute, baita gure ERPak ere; orokorrean gauza guztietan ikaragarri egin da aurrera.
 
Zer esango zenioke markako produktuetako bat erosteko asmoa duen adiskide edo familiarteko bati?


Pentsatu ere egin gabe erosteko, ia bizitza osorako inbertsioa izango baita.
 
Elkarrizketari amaiera emateko, eta beste elkarrizketatuek utzi dituzten komentarioen haria ez galtzearren, zuk ere konfiantza osoa al duzu kafearen boterean zure lanaldiari hasiera eman aurretik?
 
Nik ez dut kaferik hartzen. Etxetik irten, autoan sartu eta 30 minutu izaten ditut nire eguna buruan prestatzeko eta martxan jartzeko.