Lur orotako aulkia, erraza eta sendoa, higadurari eta kolektibitateen eguneroko erabilerari aurre egiteko prestatua. Hori da Branka. Gure lurraldeko ontziek beti zuzendu dute branka itsaso indartsu eta gupidagabeen neurrigabekeriara, haiek geldiarazteko oztoporik gabe. Gure itsas iragan eta orainari, gure arrantzaleen ausardia eta gogortasunari egindako omenaldi hori Brankan islatzen da.
Aurkezten zaizkion erronkak gainditzen dituen aulkia: oso sendoa bere batasunetan eta erresistentzia eta iraunkortasun proba guatziak gainditzen dituena. Aldi berean, muntatzeko erraza, fabrikatzeko erraza eta tapizatzeko erraza. Gure DNA osoa duen aulki bat, sortua izan bezain pronto eroso txertatu zen Akabako katalogoan, dotoretasunez eta sendotasunez.