![]() |
Oraingoan, Iker Irastorza dugu gurekin, espedizioen arduraduna; gure produktuak helmugara ongi iristeaz arduratzen da. Ikerrek 22 urte daramatza enpresan, eta zuzenean bizi izan ditu AKABAren eraldaketa eta garapena, eta, horri esker, eremu pertsonalean eta profesionalean ere hazi da.
Nolakoak izan ziren Akaban izan zenituen hastapenak?
AKABAn 2000. urtean hasi nintzen lanean, lankide batek gomendatuta.Muntaketa-atalean hasi nintzen lanean, eta, hala, AKABAren produktuak zuzenean ezagutu nituen.2008an, lankide batek baja hartu ondoren, espedizioen taldeko kide izaten hasi nintzen eta… gaur arte!
Egindako lanaren etekina ikusi ahal izatea oso gogobetegarria da Ikerrentzat. Bakoitzak dakarren harri-koskorra amaierako emaitzaren zati bat da; emaitza hori talde osoaren parte-hartzeari esker lortzen da. “Izugarri gustatzen zait nire postua hain anitza izatea; batzuetan eskariak kalkulatzen zabiltza eta, beste batzuetan, aurrekontuak eskatzen edo kamioiak kargatzen.Baina gehien atsegin dudana da produktuaren emaitza ikustea fabrikazio-prozesuetatik igaro ondoren; instalazioak nola geratu diren ikusteko argazkiak bidaltzen dizkizutenean bezeroek.Argazki horiek ikusten ditudanean, gutako bakoitzak ahalik eta produkturik onena lortzeko eginiko ahalegina eta elkarlana ere ikusten ditut”.
Denbora horretan, Ikerrek ez ditu AKABAren sustraiak eta esentzia ahaztu; GORKAk jarraitzen du haren produktu nagusia izaten: “hura zen gehien saltzen zen aulkia, eta, beraz, sarrien muntatu behar izan nuena; hainbat aldiz izan dut eskuetan eta, azkenean, estimu handia hartu diot”.
Konta diezagukezu AKABAko ibilbidean gertatu zaizun edo gogoratzen duzun bitxikeriarik edo gauza dibertigarririk?
Atsegin handiz gogoratzen dut Granadako proiektu bat; elkarrekin joan ginen muntaketa-lan batzuk egitera, eta hainbeste luzatu zitzaizkigun, 3 bidaia egin behar izan genituen haraino.15 pertsonako talde bat mobilizatu zen, eta, kasualitatez, egun horiek bueltan Granadako apirileko azoka zen.Batetik, azokak arazoren bat eragin zuen maila logistikoan, baina, bestetik, jai bereziak bizi izan genituen, eta horrek asko batu gintuen talde gisa.Gauza bakarra esango dut: barre eta ezusteko bizipen ugariko egunak izan ziren.
Amaitzeko, kafeagatik galdetu behar dizugu, nahitaez. Bero gustatzen zait, baina ez oso bero; prest dagoen momentuan bertan hartu eta gozatu ahal izatea.