Madrid Design Festival 20 ekitaldiaren esparruan, Neo2 aldizkariak Espainiako diseinatzaileek edo editoreek azkenaldian sortutako eserlekurik eta jesarlekurik onenekin egindako erakusketa, Neo2 Home, aurkeztu du aldizkariak Madril erdigunean duen 300 m2-ko lokalean. Erakusketan Neo2 aldizkariak nortasuna, diseinua eta akabera kontuan hartuta aukeratutako piezak ikusi ahal izango dira.
Isaac Piñeiroren Aia eserlekua da aukeratutako piezetako bat, eta beste pieza bikain batzuen ondoan ikusi ahal izango da. Erakusketa zoragarri hori ezagutzera gonbidatzen zaituztegu!