Langileak

Langileek beste era batera lan egiten dute orain, eta bulegoa jakintzaren agora bihurtu da. Zereginetan oinarritutako diseinutik pertsonetan oinarritutako diseinura pasatu gara. Lana eta plazera ideiak partekatzeko eta langileek elkarri eragiteko pentsatuta sortu diren espazioetan elkartzen dira. Gaur egun, espazioen eta altzarien diseinuaren planteamendua holistikoa da, mugimendua errazteko; izan ere, denboraren % 45 baino ez dugu pasatzen mahai baten aurrean eserita, gainerakoa bileretan, espazio ezberdinetan, pasatzen dugu.