Kabi

Design by

Pensi
Design Studio

Kabik "habia" esan nahi du gure hizkuntzan, euskaran. Eseri aulki honetan eta jakingo duzu zergatik deitzen diogun Kabi. Ondo sentiarazten zaituen lekua da. Ez dugu asko behar horrela sentitzeko. Hori da plazer txikien gakoa. Eta hori da Kabiren gakoa: ahalik eta sentsazio gehien, gutxieneko baliabide batzuekin.

Kabi, aulkien programa oso bat da, polipropilenozko eserlekua funtsezko piezatzat duena. Bizkarralde malgu batek aukera ematen dio erabiltzaile bakoitzari eroso egoteko, bere habia egiteko, etxean sentitzeko. Konfort bikaina, denboraz kanpoko irudiarekin, eta guztiz pertsonalizagarria, oihalez edo larruz tapizatuekin. Koloreek eserlekua, egitura eta hankak pertsonalizatzen dituzte. Kabi oso moldakorra da, eta  espazio eta erabilere askotan funtzionatzen du.

Kabik dotorezia diskretua du funtsean, baina bere koloreagatik ere nabarmendu daiteke. Kabi bat dugu espazio eta pertsona bakoitzarentzat. Zurea sortzen laguntzen dizugu, zure beharretara egokitzen gara.

a strong &
confident
chair concept

Akaba KabiAkaba KabiAkaba KabiAkaba Kabi
Akaba KabiAkaba Kabi
Akaba Kabi
Akaba Kabi

works in many different purposes

Akaba KabiAkaba KabiAkaba Kabi
Akaba KabiAkaba KabiAkaba Kabi
Akaba Kabi
Akaba Kabi
Akaba Kabi
Akaba KabiAkaba Kabi

each model has it's own character

Akaba Kabi
Akaba Kabi
Pensi Design Studio

Pensi Design Studio

Pensi Design Studio diseinaturiko produktuek sari eta aipamen ugari lortu dute mundu osoan zehar. 1989an Altzari Dendarien Gremio Probintzialak bere lan profesionala goraipatu zuen eta 1997an Diseinuaren Sari Nazionala eman zien Industria eta Energia Ministerioak eta BCD Fundazioak bere ibilbide profesionalagatik. Pensi Design Studioren produktuak definitzen dituen zerbait badago, hori beren atenporalitatea da. Bere lan ezagunenen artean ondorengoak dira aipagarrienak: Akaba-rentzat Gorka programa (1993), Kusch+Co-rentzat Hola seriea (1995), Disform-entzat Glassbox bitrinak (1995), Punt Mobles-entzat Temps aulkia (1997) eta Cassina-rentzat Artico eta Duna kolekzioa (1998).