Hanna

Design by

Francesc
Rifé

Bulegoko aulki bat? Aulki bat etxerako? Hanna biak dira. Lerro garbiak eta dotoreak dituen pieza femeninoa, biltzeko gonbita egiten duena, baina gainerakoei modu atseginean irekita dagoena. Abegikorra, erosoa eta sentsuala; Hannak lanerako espazioak, kolaboratzaileen eta bezeroen bisitetarako lekuak … edo bizitzeko espazioak apaintzeko aukera ematen du.

Gure etxean zein handik kanpo (lounge bat edo hotel bateko jangela), asko gustatzen zaio leku berriak ezagutzea, eta beti itxarongo dizu besoak zabalik. Izan ere, Hanna edozein giro eta testuingurutara egokitzen da bere aldaera ezberdinei esker.

Denboraz kanpoko diseinuak, izaera eta harmonia uztartzen ditu.Bost estruktura aukera dauzka. Aluminioak, altzairuak edo egurrak multzo moldakor bat sortzen dute, eskura dauden bi altueretan erakusten dena eta Hanna butaka dotore batean bihur dezaketenak.

Akaba HannaAkaba Hanna

high &
low back
versions

Akaba Hanna
Akaba HannaAkaba Hanna
Akaba Hanna
Akaba HannaAkaba HannaAkaba Hanna
Akaba Hanna
Akaba Hanna

generous & inviting design

Akaba Hanna
Akaba HannaAkaba HannaAkaba HannaAkaba Hanna
Francesc Rifé

Francesc Rifé

Bere karrera profesionala, interiorista eta industrial diseñaitzaile bezala, bere hezkuntzarekin batera hasi zen, hainbat arquitektura eta diseinu estudioekin kolaboratuz. Enkargu pertsonalak ere hartu zituen gari hartan. 1994. urtean, bere estudioa sortu zuen Bartzelonan eta egun, diseinuaren inguruan lan egiten duten hainbat profesionalen zuzendaria da. Bere proiektuak, nazionalak eta internazionalak dira, eta interiorismo eta diseinu industrial proiektuak egiten ditu. Bere estudioak, grafismo proiektuak, eta argazkilaritza lanak ere lantzen ditu. Bere bizitzan zehar, hainbat sari jaso ditu, hala nola, "Contract World Awards", "ICFF Editors Awards", "FAD Sariak" eta "ASCER Sariak", eta "Delta" eta "Premio Nacional de Diseño" Sarietan finalista izan da. Bere lanak, argitarapen nazional eta internazionaletan agertu dira, hala nola, aldizkari orokorretan, aldizkari espezializatuetan, eta baita liburu desberdinetan. Bestetik, hainbat liburu argitaratu ditu, bere lan garrantzitsuenekin. Egun, bere lana, irakaskuntza eta tallerra, hainbat kongresuekin banatzen du.