Gune

Design by

Iratzoki
Lizaso

Ingurune atsegina definitzen duten izkin biribilduak. Forma gurutzatuak eta erpin biribilduak Gune mahairen izaera nabarmentzen dute. Gainazal bikoitz baten aukerak beste dimentsio bat ematen dio mahaiari, eta azalera lagungarri gisa funtzionatzen du, leku gehiago izateko.

Hainbat aukera eskaintzen dituen programa bat da Gune mahaia, espazio informalak osatzeko, bai lanekoak eta baita aisialdikoak ere, Gune mahaia 5 altuera desberdinetan eskeintzen da eta zutabe sinple edo bikoitza izan dezake. Honi esker, espazio desberdinetan erabili daiteke, aulkiekin eta tabureteekin batera, edota lounge espazioetan.

welcoming shapes

Akaba Gune
Akaba Gune
Akaba GuneAkaba GuneAkaba Gune
Akaba GuneAkaba GuneAkaba GuneAkaba Gune
Akaba Gune
Iratzoki Lizaso

Iratzoki Lizaso

Iratzoki Lizaso, Euskal Herrian sorturiko industri diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez lan egin ostean Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok 2016-an partzuergoa sortzea erabaki dute. Euren inguruan duten lan taldearekin bat, enpresa industrial haundi zein txikientzat egiten dute lan. Diseinu esparru ezberdinak jorratzen dituzte: etxe edota bulegotarako altzariak, ehungintza, argiak, osagarriak, arkitektura efimeroa etab.

Honetaz gain, zenbait marken zuzendaritza artistikoaz arduratzen dira ere. Euren lanak elementu afektibo zein naturalak izan ohi ditu eta denboran irautea du xede nagusietako bat.