Akaba Branka

Branka

Design by

Pensi
Design Studio

Lur orotako aulkia, erraza eta sendoa, higadurari eta kolektibitateen eguneroko erabilerari aurre egiteko prestatua. Hori da Branka. Gure lurraldeko ontziek beti zuzendu dute branka itsaso indartsu eta gupidagabeen neurrigabekeriara, haiek geldiarazteko oztoporik gabe. Gure itsas iragan eta orainari, gure arrantzaleen  ausardia eta gogortasunari egindako omenaldi hori Brankan islatzen da.

Aurkezten zaizkion erronkak gainditzen dituen aulkia: oso sendoa bere batasunetan eta erresistentzia eta iraunkortasun proba guatziak gainditzen dituena. Aldi berean, muntatzeko erraza, fabrikatzeko erraza eta tapizatzeko erraza. Gure DNA osoa duen aulki bat, sortua izan bezain pronto eroso txertatu zen Akabako katalogoan, dotoretasunez eta sendotasunez.

elegance & robustness

Akaba Branka
Akaba BrankaAkaba BrankaAkaba Branka
Akaba Branka
Akaba Branka
Pensi Design Studio

Pensi Design Studio

Pensi Design Studio diseinaturiko produktuek sari eta aipamen ugari lortu dute mundu osoan zehar. 1989an Altzari Dendarien Gremio Probintzialak bere lan profesionala goraipatu zuen eta 1997an Diseinuaren Sari Nazionala eman zien Industria eta Energia Ministerioak eta BCD Fundazioak bere ibilbide profesionalagatik. Pensi Design Studioren produktuak definitzen dituen zerbait badago, hori beren atenporalitatea da. Bere lan ezagunenen artean ondorengoak dira aipagarrienak: Akaba-rentzat Gorka programa (1993), Kusch+Co-rentzat Hola seriea (1995), Disform-entzat Glassbox bitrinak (1995), Punt Mobles-entzat Temps aulkia (1997) eta Cassina-rentzat Artico eta Duna kolekzioa (1998).