Zuzendaritza-gelak edo bulegoak irudi korporatiboaren identitatearen sinonimo dira. Zentzumenek aztertutako ingurunera lehen hurbilketa bat egitearekin zuzenean erlazionatuta daude bai koloreak bai materialak eta bai ehunak, eta horixe da, beraz, espazio bat sortzeko abiapuntua.
Bat Executive
BatExecutive bilduma bilera-gelen eta zuzendaritzako bulegoen bidez islatzen diren balio instituzionalak nabarmentzeko diseinatuta dago. Soiltasuna, hurbiltasuna eta konfiantza dira giro diafanoetarako, proiektuak garatzera eta lideratzera gonbidatzen duten giroetarako, lan-mahaietan espezializatutako lerro honen berezko hiru alderdi.
![]() |
Proiektua: Neva Interior Design
Konfigurazioz moldakorrak diren mahaiei eta zura eta metala bezalako materialei esker, ideia-batasuna irudikatzen eta elkarlanerako giroa sortzen duten lekuak egokitu daitezke. Bat Executive ideiak sortzeko, pertsonek euren ezagutzak sinergiak eraginez partekatzeko sortu da. Aldea xehetasunetan dago: intxaurrondo-zura eta larruzko akabera; altzairu margotuz egindako patin-oina…
Jakin gehiago Bat Executive bildumari buruz
Bat Office
Bat Executive bildumaren osagarri edo alternatiba moduan, laneko mahaien Bat Officelerroa garatu dugu, eta bere helburua bi irizpidetan oinarritzen da:
1. Lantaldeetan ideiak sortzeko eta sormena garatzeko espazioak sortzea.
2. Lanerako espazio bat baino gehiago izatea kontzeptu eta prestazio beraren pean batuta.
![]() |
Cinfa Bulegoak- Sube Interiorismo
Mahai hauen konfigurazioak ez du mugarik, eta horien formak eta materialak edozein leku eta erabileratara moldatzen dira, ezaugarri nagusi gisa elementu bakoitzaren sinpletasuna eta funtzionalitatea eskainiz. Idealak dira leku irekietarako, elkarlana, taldeko lana eta elkarreragina sustatzeko eremuetarako.
Gehiago jakin Bat Office lerroari buruz
Eremu pertsonalizatuak sortzea hainbat aldagairen mende egon ohi da beti: lekua, argia, ingurua eta enpresa bakoitzaren berezko estiloa. Akaban horregatik diseinatzen eta ekoizten ditugu elkarren osagarri diren aldi berean dibertsifikatu ere egiten diren produktuen lerro ezberdinak, halaxe izanik Bat Executive eta Bat Office lan-mahaiak, norberak erabiltzeko nahiz talde lanerako elementuak izan daitezkeenak.