Hasiera berri bat

[Translate to Euskera:]

Uda amaitzear dago eta, urtero legez, aldaketa handiak datozela sentitzen dugu. “Eskolara buelta” deitzen ohi dugu baina, zinez, gauzatu beharreko erronka eta nahiez beteriko sasoi berri baten hasiera da.

Beste batzuentzat “iraileko aldapa” bada ere, ezberdin den zerbaiten hasieratzat jo nahi dugu guk eta ilusioz eta gogoz beterik egin nahi diogu aurre, jakin baitakigu egokitzea ez dela batere erraza.

Zenbaitetan, aldaketek larritzen gaituzte eta normala da. Kezkatzen gaituena ez dira egin beharreko ataza guztiak, dena txukun izateko behar hori. Zinez estutzen gaituena ezusteko alderdi hori da, aipatuari aurre egiteko gai izango ez garelako ustean; etapa berri batek gure bizitzen noranzkoa alda baitezake.

 

Berpiztu 

 

Horrexegatik, sasoi hau berpizteko, helburu berriak ezarri eta gauzak ahalik eta hoberen egiteko abagune gisa hartzen ohi dugu guk.

Aldaketa horiei aurre egiten lagunduko duten konponbideak eskaintzen ditu Akabak, taldeko zein banakako lan-ingurune ezberdinetara egoki daitezkeen erreminten bitartez.

 null 

 

Horren adibide Aia aulkia da: bere soiltasun eta moldakortasunaren eskutik, konponbide bikaina da lanerako, biltzeko edo partekatzeko inguruneak sortzerakoan.

Bere material eta koloreen moldakortasuna espazio eta ingurune ugaritara egokitzen da, leku horiek berritzeko edo berrantolatzeko beharra saihestuz.

 

 null 

 

Eserlekuaren eta bizkarraldearen azalera zabala da, bai eta erosoa ere. Bestalde, metalezko osagaien kolorea alda daiteke, aulkiaren diseinua harmoniatsua eta funtzionaniztuna bihurtuz.

Oihala edo zura eta koloreak konbinatzeko aukera ematen du Aia aulkiak, lan-espazioak, lankidetza-inguruneak edo aisialdirako guneak berrituz eta suspertuz.