Elkarlanerako eremuak berritzen I

Ez dugu urtea amaitu nahi elkarlanaren eta baterako sorkuntzaren ikuspegitik asko ikasten lagundu digun lankidetzetako bati aipamen berezia egin gabe. 

HUHEZI Unibertsitatearen instalazioak berritzeko lanak BESTE Arkitekturarekin batera egin ditugu, eta Unibertsitateko guneen funtzionalitate berriak hornitzeko ardura zuen taldearen parte izan gara. 

Arkitektoen iritziak ekarri nahi izan ditugu, lekua eraldatzeko haien ikuspegia eta pentsaera ulertzeko. 

Abiapuntua tartean zeuden pertsona guztiak inplikatuko zituen metodologia inplementatzea eta, aldi berean, proiektua beste era batera baloratzea izan zen.

 

null 

 

Diagnostiko-prozesu partekatua

“Arkitektura ez da «agertzen» harik eta komunitate batek haren beharra benetan barneratu arte.  Huheziren campuseko komunitatean 2017an abian jarritako diagnostiko-prozesu partekatua ezinbestekoa izan da azken emaitza arkitektonikora iritsi ahal izateko. 

Konfiantza-eremu batetik abiatuta hasten da garatzen arkitektura, aurreiritziak alde batera utzita eta eztabaida estilistikoetan jausi gabe, halako eztabaidak eragiten baitituzte pertsonei, emaitza estetiko bat edo beste aukeratu dezaten, iritzia emateko zirrikitu bat uztera mugatzen diren beste era bateko parte-hartze prozesuek".

- Beste Arkitektura -

 

null


Parte-hartzailea

Proiektu honen berezitasuna eredu parte-hartzailea izan da, pertsona bakoitzari eman baitzaio ahotsa proiektua osatzen duen elementu bakoitzari forma eta zentzua emateko.  

Alde horretatik, arkitektoek modalitate honi buruzko iritzia ematen digute eta, aurrerantzean ikuspuntu horretan oinarrituta burutuko diren proiektuetara begira, euren ikuspegia zabaltzen digute.

 

null 

 

“Huhezin erabili den eredu parte-hartzailea komunitate batean eragin esanguratsua duen beste edozein proiektutara eraman daiteke. 

Huheziko komunitatea ohituta dago lankidetzan jarduten eta elkarrekin lan egiten, eta prozesu erraza, aberasgarria eta didaktikoa izan da, beraz, alde guztientzat.

Diagnostiko partekatua duten eredu hauek pertsonak prozesuaren amaieran «agertzen» den arkitekturaren partaide izateko sentimenduak eraikitzen dituzte, eta horrek hunkitzen du gehien arkitekto bat, irudi batek edo emaitza egoki batek baino gehiago.

Gaur bisitatu dezakegun eraikinak taldean eraikitako errelatua jasotzen du, eta arkitekturak zatirik gordinenak eta moldakorrenak, eremu domestikatuenak edo eraikinetik kanpora gertatzen denarekiko porositatea erakutsiz erantzuten du".

 

- Beste Arkitektura -

 

null 

 

Gure eginkizuna

Arkitekturaz haratago, kolektiboentzako altzarien fabrikatzaile gisa, gure eginkizuna funtsezkoa zen, eta ezingo genuen eginkizun hori bete eremu arkitektonikoa berritzearen helburu nagusia ulertu gabe. 

 

"Akabaren altzariak erabiltzeko asmoaren atzean eraikineko elementu-altzariei nolabaiteko sofistikazio-kutsua ematea zegoen. 

Eraikin barruko eremu askok nolabaiteko gordintasuna adierazten dute. Pentsatu genuen (eta pentsatzen jarraitzen dugu) Akabak eskaintzen zituen altzariak ezin hobeto uztartzen zirelaeraikin berriak eskatzen zuen erabilera-anbibalentziarekin".

 - Beste Arkitektura -

 

null 

 

Pozgarria da guretzat era honetako aldaketetan, jendearengan eragin positiboa duten eta ideiak ezarritakoa baino haratago iristen diren aldaketetan,  parte hartu ahal izatea. 

Proiektu honetan jasotako esperientziaren lehenengo zatia baino ez da hau, eta ez ezazu ale berezi honen bigarren zatia gal, bertan arkitektoek euren ikuspegi pertsonalena emango baitigute, eta, gainera, proiektua gauzatzean ikasi dutenaren berri emango digute.