Abiapuntua 100m2 eta aurrekontu doitua izan ziren. Proiektuak premia ezberdinei eman behar zien erantzuna, espazio atsegina, inklusiboa eta ezintasunen bat duten pertsonen mugimendua erraztuko duena sortzeko.
Moi Interiorismo: “Alde batera utzi dugu beharrezkoa ez den guztia, eta hainbat alderdi nabarmendu ditugu: kalitatea eraikuntzan, isolatzaileetan eta arotzerian; asko landutako argiztapena; jende asko ibiltzeko prestatutako zorua, konfort akustiko eta termikoa ahalbidetzen duena; kalitatezko altzariak, iraunkorrak eta erosoak; iluntze-sistema eraginkorrak eta errotulazio korporatiboa… Sortu den osotasunean nahi izan da gauza guztiek gauza guztiekin lotura izatea eta dena batzea, bezeroa gogobetetzeko eta bezeroak erabiltzeko helburuarekin”.