Cinfa bulegoak

Orain dela gutxi Cinfaren bulegoak moldatu ditugu Sube Contract enpresarekin elkarlanean. Farmazia-enpresak bere marka-balioak islatu nahi zituen, eta, aldi berean, giro goxoa, funtzionala eta, jarduerak erraztearren, premia ezberdinetara egokituko zena sortu nahi zuen.

 

Kontrastea

 

Kanpoko paisaian ikusten diren mendietako berdeak eta Cinfaren bulegoen arkitektura diafanoko leihate handiek barnealdearekin kontrastea sortzen lagundu zuten, eta haritz koloreko zurezko oinarria eta kolore zuriko metalen lerroen sotiltasuna dituztenBat Officebildumako mahaiek sinpletasuna eman zuten, barneko eta kanpoko osagaien eta enpresaren filosofiaren artean sinergia betea sortuta.

 

null
 

Haritz koloreko Zubi armairuen bilduma izan zen proiektuaren beste protagonistetako bat eta, zalantzarik gabe, elementu bereizlea; izan ere, apalak mugigarriak eta ateak doigarriak izanik, aukera ugari ematen ditu gauzak nahi bezala antolatzeko.

 

 null 

 

Funtzionalitatea

 

Bat Office idazmahaien sinpletasunak eta Zubi armairuen moldakortasunak funtzionalitatea ematen diete gune irekiei, eta, era horretara, bilera-gelak eratu daitezke bulegoetan, aldi berean markaren balioekin leiala den giro harmoniatsua eta bertan lan egiten dutenentzat leku ezin hobea lortuta.

 

Akaban uste dugu espazio bateko elementu bakoitzak eginkizun funtzionala eta, aldi berean, bereizlea bete behar duela, eta erakargarritasuna sinpletasun bisualak ez ezik bere berezitasunak ere eman behar diola.

 

 

null

null

null